Udaletxea, jubilatuen etxea eta igerilekuetako taberna konponduko dituzte

Okondoko udalak aurrekontuak onartu ditu. Sergio Tato alkateak udalaren egoera ekonomikoaren balantze positiboa egin du: "Iazko likidazioarekin ekintza inbertsioak egingo ditugu. Ia 200.000 eurorekin bukatu dugu urtea, eta horrekin egingo dugu lan aurten". Besteak beste, udaletxeko erreforma eta jubilatuen etxeko lehioak konponduko dituzte.  Eta, kultur etxerako aulkiak, mahaiak... erosi.

Udaletxeko erreforma

Okondoko udalak aurrekontuak onartu ditu. Sergio Tato alkateak udalaren egoera ekonomikoaren balantze positiboa egin du: "Iazko likidazioarekin ekintza inbertsioak egingo ditugu. Ia 200.000 eurorekin bukatu dugu urtea, eta horrekin egingo dugu lan aurten". Besteak beste, udaletxeko erreforma eta jubilatuen etxeko lehioak konponduko dituzte.  Eta, kultur etxerako aulkiak, mahaiak... erosi.

Udaletxeko erreforma

"Osasun zentroa egin da, baina bulegoak ondo banatzeko moldatuko da eraikina", azaldu du alkateak. Udaletxeak dituen hiru solairuak komunikatzeko igogailua jarriko dute, eta bulegoak lehenengo solairuan ipini. "Legea beteko dugu, solairu guztietara iristeko arazoak baitaude; eta lekua hobeto aprobetxatuko da". Era honetan nahi dute irisgarritasuna hobetzea. Tatoren esanetan, erreforma Foru Aldundiko planetan dago. Gastua 400.000 eurokoa izango da, "baina prezioa jaistea espero dugu". Momentuz, dirulaguntzen %60 jaso dute: "Foru Aldunditik dirulaguntza eman digute, baina espero dugu Eusko Jaurlaritzakoa ere jasotzea".

Lanek,  sei hilabeteko iraupena izatea espero dute. Horregatik, obrak dirauen bitartean kultur etxera mugituko dira udal langileak."Bertako solairu bat bakarrik erabiliko dugu, bizitza soziala ez aldatzeko", zehaztu du.

 

Herrian aldaketak

Udaletxekoa, ordea, ez da izango aurtengo berrikuntza bakarra. Jubilatuen etxeko konponketara 35.000 euro bideratuko dira: "Leihoak eta solairuak aldatuko dira, gero dagoen diruaren arabera ikusiko dugu zer egin daitekeen". Kultur etxea atontzeko mahaiak eta aulkiak erosiko dituzte, eta komuna konpondu.  Igerilkuan, aldiz, taberna janaria emateko taberna konponduko dute, eta komunak irisgarritasuna izateko moldatu.

Krisi ekonomikoari erreparatuta balorazio ona egin du alkateak: "Garaia ez da ona eta beharrezkoa prudentea izatea".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide