"Aiaraldean emakumezko 6 bola-jokalari gaude"

BEA ISASI (Arespalditza, 1981) Aiarako bola taldeko lehendakaria da eta jokalaria. Duela urte asko hasi zen eta euskaldean zein Euskal Herrian kirolariaren nondik norakoak ondo ezagutzen ditu.

Aiarako taldea Euskadi mailako txapelketan dago...

Bai, hala da. Araban ari gara lehiatzen orain. Bi egun daramatzagu bolatara jolasten eta hiru falta zaizkigu, erdiak baino gehiago. Aiarako taldean jokatzen dugu guk, Kexaan dugu egoitza.

Nola hasi zinen kirol honetan?

BEA ISASI (X) bolo taldeko lehendakaria da.

Aiarako taldea Euskadi mailako txapelketan dago...

Bai, hala da. Araban ari gara lehiatzen orain. Bi egun daramatzagu bolotara jolasten, hiru falta zaizkigu, erdiak baino gehiago. Aiarako taldean jokatzen dugu guk, Kexaan dugu egoitza.

Nolakoa da bolo jokalariaren egunorokotasuna?

Normala. Asteburuetan boloetan jolastera joaten gara, txapelketa ezberdinetan jolastera. Tarteren bat badugu entrenatu egiten dugu astean zehar. Txapelketa bi orduko gauza izaten da, orduan ez du aparteko inplikaziorik eskatzen egunerokoan.

Emakumeek bolotara jokatzea arrunta da?

Urduñako taldean bolo jokalari bat dago, Okondokoan bi neska eta LUxaondon aurten beste bi hasi dira. Aiaraldean sei gara. Guztira 60 bat. Emakume zein gizon denak gara lagunak. 

adfa

Aurreko lehendakariak karguarekin ez zuela jarraitu nahi esan zuen. Guztion artean bozkaketa egin eta taldeko kide guztien artean erabaki zen lehendakaria ni izatea.

Nola hasi zinen kirol honetara?

Kasualitatez. Bolatoki alboan txoko moduko bat dugu eta aitak musean bertan jokatzen zuen. Neskak ere zeudela ikustean bera animatu beharrean ni animatu ninduen. Aitak ez zuen boloa ezagutzen baina ikusi eta gustatu egin zitzaion. 6-7 urte izango dira jolasten hasi nintzenetik.

Emakumeen aldetik bilakaerarik nabaritu duzu bolotan?

Aiarako taldean bazegoen beste bolo jokalari bat. Nire aurretik Urduñako neska batek, Gurutzek, ere  jolasten zuen. Arabakoen artean liga moduko bat egiten dugu. Lehenengo 15ak Euskadiko txapelketara sailkatzen dira. Lehia gizonezkoekin batera egiten dugu. Euskadiko txapelketara probintzia bakoitzetik orain hiru neska joaten dira.

Alde batetik, emakumeak banatzeak jendea animatu dezakeelako pozten nau. Baina batzuk haserretu egiten dira emakumeok preferentzia dugula-eta.

Eskualdean izango da beste lehiarik?

Euskadiko txapelketa Tertangan jokatuko da ekainaren 8an. Sailkatuko direnen zerrenda laster jakingo dugu, Aiaran dauden 10 bolatokien partidetan lortutako puntuak batu eta zerrenda ateratzen baita. Aste batzuk barru jakingo dugu Euskadiko txapelketara sailkatzen garen edo ez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide