Amurrioko Arku Tiro taldeko Joseba Aretzaga eta Anartz Bajok zilarrezko eta brontzezko dominak jantzi dituzte asteburuan jokatu den Espainiako Aire Libreko txapelketan. Kadete kategoriako laugarren ligako lehian, Madrilen jokatu dute norgehiagoka. Arabako federazioaren ordezkari jardun dute aiaraldearrek.
AAKTk azaldu duenez, finalerdietara biak sailkatu ziren, baina elkarren aurka lehiatzearen zorte txarra izan zuten. Ondorioz, Joseba Aretxagak lehenengo postuagatik borrokatzeko aukera izan zuen, Anartz Bajo hirugarren eta laugarren sailkatua izateko ligaxkan sartu zelarik. Joseba Aretzagak zilarrezko medaila jantzi zuen eta Anartz Bajok brontzezkoa. 14 urte azpikoen artean, beraz, bigarren eta hirugarren postuetan kokatu dira amurrioarrak.