"Emakume izateagatik munduko herrialde askotan ez dizute pilotatzen uzten"

JONE ERRAZTI (Laudio, 1986) hegazkin pilotoa da. Ikasketak Reusen (Herrialde katalanak) egin zituen. Lanbidea krisian dagoela aitortu arren, pilotoen %55 langabezian baitago, gogotsu dago.

Nondik datorkizu hegazkinekiko zaletasuna?

Txikitatik gustatzen zitzaidan hegazkinen mundua eta ikastola bukatzean unibertsitatera jo nuen. Euskal Herrian aire eskolak goi modulu gisa soilik daude. Nik, unibertsitateko karrera egin nahi nuenez Reusera joan behar izan nintzen, Tarragonara. Lau urte eman nituen han, eta gero urte bat praktiketan.

JONE ERRAZTI (Laudio, 1986) hegazkin pilotoa da. Ikasketak Reusen (Herrialde katalanak) egin zituen. Lanbidea krisian dagoela aitortu arren, pilotoen %55 langabezian baitago, gogotsu dago

Nondik datorkizu hegazkinekiko zaletasuna?

Txikitatik gustatzen zitzaidan hegazkinen mundua eta ikastola bukatzean unibertsitatera jo nuen. Euskal Herrian aire eskolak goi modulu gisa soilik daude. Nik, unibertsitateko karrera egin nahi nuenez Reusera joan behar izan nintzen, Tarragonara. Lau urte eman nituen han, eta gero urte bat praktiketan.

Etxean, kalean... zer esaten dizu jendeak pilotoa zarela entzutean?

Nahiko normalizatuta dago, ez daude neska piloto asko baina ez da hain arraroa. Nahiz eta gutxi izan betidanik egon dira emakume pilotoak. Piloto sektorea krisiarekin nahiko zigortua dago; %55eko langabezia dago. Lan eskaintza gutxi dago, baina beste ofizioetan bezala.

Hizkuntzak menperatzea oso garrantzitsua da, beraz?

Dena egiten da ingeleraz, bai klase teorikoak eta baita praktikoak.Horregatik, piloto izan nahi duenari ingeleran sakontzeko esango nioke. Baina, gogoko badu egitea: lan gutxi dago baina lanpostu guztiak berdin daude.

Atzerrian lan eskaintza gehiago dago bertan baino?

Bai, baina emakume izanda munduko herrialde askotan ez dizute pilotatzen uzten. Gaur egun sektore aeronautikoan gorakada duten herrialdeak musulmanak dira eta ez dituzte emakumeak gura. Amerika eta Afrikara joan beharra dugu.

Karrera bukatu nuenetik kanpoan lan egiten saiatu naiz, orain Kanadako bisadoaren zain nago bertara mugitzeko. Badira urte baterako programak, hori lortzen saiatzen ari naiz.

Nolakoa izan da orain arte bizitako esperientzia?

Orain arte Espainiako aireportu gehienetan egon naiz, Menorkan, Mallorkan, Malagan, Bartzelonan, Iruñean, Bilbon... aireportu txiki askotan. Piloto lana jendeak uste duena baino errazagoa da, prestatzerako orduan baldintza metereologikoak kontuan hartzea oso garrantzitsua da. Altuerak... hegazkinaren kontrol eta ibilbidean datoz. Hegazkinaren arabera ibilbide eta altuera ezberdinak egokitzen zaizkizu.

Jendearekin ala bidaiari gabe, nola nahiago duzu hegan egitea?

Jendea daramadanean ez dut haiengan pentsatzen. Aukeran nahiago dut bakarrik joan.

Altuerak, itsasoak... ez zaitu beldurtzen?

Ez, goian zaudenean aurrera begira zoaz, ez behera, beraz ez duzu sentsazio hori.

Bitxikeriarik baduzu gogoan?

Pila bat. Behin Reuseko aireportuan kontrolatzaileak bi hegazkin handiren artera bidali ninduen, erdian. Txarto pasatu nuen, horrelakoetan bertan geratuko zarela pentsatzen duzu. Beste batean galdu egin nintzen, baina segituan kokatu nintzen; gainera ni bakarrik nengoen, beraz, arazorik ez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide