Bilboko ertzain etxeko Guardiako Ikerkuntza Kriminaleko Unitateko ertzainek droga trafiko delitua leporatuta hiru lagun atxilotu dituzte. Droga kargamendu berri bat zetorrelaren susmopean zaintza plan bat ezarri zen AP-68 autobideko Aretako ordainlekuan. Kontrolean gelditu zuten kotxeak 98kg haxix zeramatzan maletegian. Gidaria droga trafiko delituaren salaketapean atxilotu zuten.
Operazioa, zabalik
Gidariaren ondotik, droga sare horren arduradun izan litezkeen ustezko bi arduradun atxilotu zituzten Basaurin eta Bilbon. Epaileak, horietako bi espetxeratu egin ditu, hirugarrena epaiketa izan arte behin-behineko askatasunean geratu delarik. Atxilotuen etxeetan egindako miaketetan haxix kantittate txiki batzuk aurkitu dituzte, eta 6000 eurotik gora eskudirutan. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago izatea. Operazioan atzemandako drogak, kalean, 300.000 euroko balioa izango lukeela gaineratu dute.
Ikerketa eragin duten gertaerek iazko uztailean dute jatorria, Bizkaian haxix kantitate handia sartzen ari zarela ohartzean. 2010ean 700 kg haxix kudeatzen zituen sare bat desegin zuten. Orduko datuen azterketak hipotesi bat eraikitzeko bidea eman zien Ertzainei: "Hautemandako taldea, segur aski, gai estupefazienteren bat banatzen ari zen –haxixa, beharbada– Bizkaian, Gipuzkoan eta Kantabrian".