Goizaldez egin du Arrankudiagatik Okondorako bidea 18.Korrikak. Arrankudiagan Zollotarrak izan ziren lekukoa hartu zuten aurrenak 1:43an.Arrankudiagako maldak zeharkatu ostean irrintzi, animo eta dantza artean sartu zen euskararen aldeko ekimena Arakaldora.
Atxeta eta Aretan ehun bat lagunek egin zuten martxarekin bat. Laudion, aldiz, mila lagun inguruk hartu zuten parte. Mozorroak, aldarrikapenak, irribarreak, malkoak... denetariko emozioak astindu zituen euskararen aldeko martxak.
Okondoko Garate portua igo ondoren, maldan behera bertso artean egin zuten bidea korrikalari eta txirrindulariek. Okondoarrek ere ez zuten Korrika ikusteko aukera galdu, eta lasterka zein etxeetako leihoetatik jende ugarik jarraitu zuen AEK bi urterik behin antolatzen duen egitasmoa.
03:25ean agurtu zuen Korrikak Okondon eskualdea. Martxoaren 14an atera zen Andoainetik eta igandean bukatuko da Baionan. "Eman euskara elkarri" lemapean euskara ikasleak omenduko dituzte aurtengo edizioan. Eskualdetik hainbat autobus aterako dira igandean Korrikaren amaiera festan parte hartzeko.
Argazki galeriak ikusgai