Korrikaren jarraipen berezia, abian


Martxoaren 14an hasiko da Korrika Andoainen. Alabaina, Aiaraldean lehenago abiatuko da euskararen aldeko ekimenaren jarraipena. Euskararen normalizazioa helburu duen komunikazio leihoak webgune berezi bat prestatu du: korrika.aiaraldea.com. Bertan, lekuko(tz)ak, Korrikaren edizio guztien Aiaraldeko argazki bildumak, bideoak, agenda, ibilbidea... bilduko dituzte.


Martxoaren 14an hasiko da Korrika Andoainen. Alabaina, Aiaraldean lehenago abiatuko da euskararen aldeko ekimenaren jarraipena. Euskararen normalizazioa helburu duen komunikazio leihoak webgune berezi bat prestatu  du: korrika.aiaraldea.com .Bertan, lekuko(tz)ak, Korrikaren edizio guztien Aiaraldeko argazki bildumak, bideoak, agenda, ibilbidea... bilduko dituzte.

Egunero iritzi zutabe eta Korrikaren edizio baten argazki bilduma sareratuko dute. Horretarako, herri ezberdinetako pertsona ezagun eta ezezagunekin osatu dute zutabegileen zerrenda. Horien artean daude Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari oiha (Laudio), Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko bozeramailea (Zollo), Kepa Sojo zinemagilea (Laudio), Edorta Moreno (Areta) eta Jabi Isasi (Aiara) komikigileak, Ainhoa Comas bertsolaria (Amurrio)....

Historiaren kabia
Otsailean zehar argazki eta bideo zaharrak pilatzen ibili da Aiaraldea Komunikazio Leihoa. Guztira, milatik gora argazki jaso dituzte, baita hainbat bideo ere. Webgunen bereziko "Historiaren kabia" txokoan jarriko dituzte ikusgai.

Bestalde, Korrika dela-eta, informatzaile izateko deia luzatu dute. Horretarako, korrika@aiaraldea.com helbide elektronikoa eta 688848152 telefono zenbakia jarri dute eskura. Aiaraldearrei, ikusten ari direna kontatzeko gonbita egin diete whatssapp, twitter, facebook, telefono edo email bidez. Korrika ez bada ere pixkanaka urratsak ematen ari direnaren seinale.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide