Artziniegako udalak 2013rako aurrekontuak onartu ditu. EAJ eta PPren aldeko bozkek babestuta egin du aurrera proposamenak, Bildu abstenitu egin da. Guztira 1.755.188 euroko udal aurrekontua izango dute 2013rako, beraz, Artziniegan. Nabarmendu dutenez zorrik gabe eta inbertsio zein gastu arruntari eusteko helburuz ekingo diote urteari.
Aparkaleku berria
Arteko Aldapan 70 autorentzat aparkalekua izango da erronka nagusietako bat. Erabilera publikoko mendietan pasabide kanadarrak jarriko dituzte. Auzoen egoera hobetzeko 20.000 euro aurreikusi dituzte. Eskola eta kirol eremura sartzeko zubia eta Berazako aldapako baranda konponduko dituztela ere auarreratu dute. Eta, azpiegituretan konponketka egiteko eta hiri altzariak erosteko asmoa dutela.
Herria argiztatzera 59.000 euro bideratuko dira, kirol instalazio eta udal eraikinetako argindar lanetara 18.000 euro eta 14000 euro. Hondakinak kudeatzeko, aldiz, 49.000 euro erabiliko dituzte. Bestalde, udal eraikinetan kalefakzioa jarriko dute, 28.000 euroko inbertsioa suposatuko duelarik.Hezkuntzari dagokionez Artziniegako heri ikastetxeko eskolaz kanpoko jardueretan eta heziketa indartzeko zerbitzuetan 33.167 euro erabiliko dira.
Udal zerga eta tasak, izoztuta
Aurrekontuak egiterako orduan elkarlanean lan egin dutela azpimarratu du Artziniegako udalak. Jakinarazi dutenez, udal zerga eta tasak aurten ere izoztu egin dituzte.
Euskara sustatzeko Berbalagun proiektuaren koordinatzailearentzako, euskara ikastaroetarako eta jarduera ezberdinak egiteko dirulaguntzei eutsi zaie. Baita Etnografia museora 2012an bideratutako zenbatekoari ere. Giden zerbitzua diruz laguntzeko 40000 euroko ekarpena egingo du udalak, eta Museoaren ekintzetarako 6000. "Zenbateko horiek kostu osoaren %70 dira, gutxi gorabehera, eta aintzat hartzekoa da sarrerak salduz lortutako dirua Udalera zuzentzen dela, eta 16.500 € izango direla aurreikusi da".
Hala ere, Udala lanean ari da Etnografia Elkartearekin, finantzazio osagarria bilatzen ari baitira gastuaren % 100 estaltzeko Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin.
Hirigunea oinezkoek besterik ez erabiltzeko ordutegia zabaldu da
Azken bilkuran, AEME Merkatarien Elkarteak egindako proposamena onetsi zen: hirigunera sartzeko ordutegia ordubetean zabaltzea. Ondorioz, astelehenetik ostiralera 7:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. "Larunbatetan, 6:00etatik 14:00etara eta igande eta jaiegunetan itxi egingo da. EAJk eta PPk proposamenaren aldeko botoa eman dute, eta Bilduk kontrako botoa eman du".