Amurrioko Virgen Niña ikastetxeko 20 gazte egon dira gaur Laudioko egoitzan Aiaraldea Komunikazio Leihoa ezagutzen. Batetik, komunikabide eta elkarteak egiten dituen lanak ezagutu dituzte. Eta, bestetik, baliabide gutxirekin irratsaio eta bideo bat egiten ikasi dute. Izan ere, ikasleek gogoko dituzten kantak ekarri eta irratsaioan aurkeztu dituzte. Hiru talde ezberdinetan elkarteko kide ezberdinekin aritu dira lanean gazteak. Bideoen txokoan, kale inkestak eta bideoerreportaiak izan dira nagusi. Batzuk herritarrei parrandarako Laudio ala Amurrio nahiago duten galdetzera atera dira kalera. Beste batzuk aiaraldea.com ea ezagutzen duten jakin asmoz ibili dira kamara eskuan. Hala ere, sorpresarik ere izan da. Talde batek, esaterako, "Callejeros viajeros" programaren bertsio aiaraldear eta euskalduna egin du; kalekumeak. Beste
Irratsaioak entzungai, laster
Aiaraldea Irratian ere izan dira amurrioarrak. Musika eta euskara ardatz hartuta, hiru irratsaio ekoitzi dituzte. Esatari eta teknikari lanetan ibili dira. Mikrofonoek eta mahaiak nola funtzionatzen duten ikasi, audioak manipulatu eta egindakoaz gozatzen. Nerea Astobiza ikasleak, astelehenetik ostiralera 15:00etan eta 21:00etan emititzen den Harian magazinean egindako bisita kontatu du.