"Aiaraldeak planto nahi du" lemapean gaur 20:00etan egingo den mobilizazioak atxikimendu mordoa jaso ditu. Prentsa oharrean adierazi dutenez, Laudioko EAJk ere mobilizazioa babestea erabaki du: "Aiaraldeak duen krisi egoerari buelta ematearren, erakundeei erantzukizuna eskatzea xede duen eta eskudaldeko hainbat erakunde, sindikatu eta talde kulturalen onespena, babesa eta bultzada dituen manifestaldiari, babesa eskani nahi dio Laudioko EAJ-PNVk".
Gaineratu dutenez, Aiaraldeko biztanleek egunetik egunera baldintzatzen dituzten gizarte zein lan gatazka etengabe eta anitzek, hauengan eragin izan duen egonezin egoeraz jabetzen dira. Hori dela eta, Euzko Alderdi Jeltzaleak, Aiarak etorkizuna eta aukerak dituela sinisten duela nabarmendu dute. Alegia, Aiarako bailara badela egoera bideratzeko gai. Bideratze hori gauza dadin elkarlana ezinbestekotzat jo dute: "Udal eta lurralde mailako, nola Eusko Jaurlaritzako giza-eragileok, geure herritarron ongizatearen alde elkarrekin lan egin behar dugu; gizarteak eskatzen dizkigun irtenbideak bilatu eta hauei itxura emateko".
Guardian Llodioko enpresa batzordea ere atxikitu da manifestaziora.