Berdintasuna helburu, eragile ezberdinekin elkarlanean osatu da Martxoaren 8ko egitaraua

Emakumearen nazioarteko eguna dela-eta, egitarau bateratua antolatu dute Laudioko eragile ezberdinek. Udalaren Berdintasun Taldeak iaz ekin zion herriko kolektibo ezberdinekin lanketa eta egitaraua bateratzeari. Astelehenean egin zen bilerara Jakaranda, Avillo, Solastiar, Biok, Laudio BHI,  Laudioko Gazte Asanblada eta Aiaraldea Komunikazio Leihoa bertaratu ziren. Martxoan zehar garatzeko hamaika ekitaldi prestatu dituzte.

 

Emakumearen nazioarteko eguna dela-eta, egitarau bateratua antolatu dute Laudioko eragile ezberdinek. Udalaren Berdintasun Taldeak iaz ekin zion herriko kolektibo ezberdinekin lanketa eta egitaraua bateratzeari. Astelehenean egin zen bilerara Jakaranda, Avillo, Solastiar, Biok, Laudio BHI,  Laudioko Gazte Asanblada eta Aiaraldea Komunikazio Leihoa bertaratu ziren. Martxoan zehar garatzeko hamaika ekitaldi prestatu dituzte.

 

"Ez da kasualitatea" lemapean, esaterako, bertso saio musikatua egingo da Kultur etxean. Martxoaren 7an, aldiz, maratoi baten lekuko bilakatuko da Euskal Museo Gastronomikoa. Izan ere, 55 minutuko tailer ezberdinak eskainiko dira: oinarrizko joskintza tailerra, janari soberakinen berrerabilpena, masaia...

Martxoaren 8an Solastiar taldearekin batera eragile guztiek deitu dute 13:00etan Lamuza plazan egingo den kontzentrazioa. Iluntzean, Gazte Asanbladak emakumeen musika taldeekin kontzertuak egingo ditu gaztetxean. Laudioko Zukguak, bestalde, bi hitzaldi antolatu ditu. Batetik, "Gazteak eta sexu harremanak" jorratuko dituzte kultur etxean, eta bestetik, "Gazteak eta genero harremana".

Heziguneak ekintzaz blai

Laudioko BHI institutuan ere ekitaldi desberdinekin landuko dute berdintasuna martxoan. Batxilergo artistikoko ikasleek, esaterako, marrazki bidez islatuko dute parekidetasunaren beharra, heziguneak lehiaketa antolatu baitu. Batxilergoko ikasleek, aldiz, hiru kultura ezberdinetan emakumeak bizi duen egoera azalduko dute gelaz gela powerpoint bidez. Horretaz gain, triptiko eta eskumuturreko moreak banatuko dituzte institutuan zehar. Aurten, Katixa Agirre idazlea izango da Laudio BHIko gonbidatua. Heziguneko gazteen aurrean emakumeak literaturan duen egoeraz hausnartuko du.

Autodefentsa ikastaroa

Martxoaren 9 eta 10ean, emakumeentzako autodefentsa ikastaroa egongo da Granja kiroldegian. Interesa duen orok izen ematea aurrez egin beharko du udaleko Berdintasun Arloan. Martxoaren 9an, Jakaranda elkarteak bazkaria, dantzaldia eta bakarrizketa saioak eskainiko ditu Andaluziar etxean.

Martxoaren 14an, tratau txar emozionala ardatz duen "Palabras" antzezlana egongo da Laudioko Udal Lanbide Heziketa eskolan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide