Agate Deuna: egun ezaguna, historia ezezaguna

Agate Deunaren bezpera dela-eta, jende asko atera zen atzo kantuan Aiaraldean. Historia, ordea, askorentzat ezezaguna da. Agata izatez, III. mendean Sizilian hil zuten pertsona bat izan zen, hiriko familia ahaltsu bateko alaba. Historiaren arabera, Quintiliano kontsul paganoak Agaterekin ezkondu nahi zuen, oso ederra zelako. Familien arteko bikote adostua ziren. Kondairak dioenez,  Agatek ezkontzeko kristau bihurtzeko eskatu zion, berak kristautasunari uko egingo ez ziola esanez.

Agate Deunaren bezpera dela-eta, jende asko atera zen atzo kantuan Aiaraldean. Historia, ordea, askorentzat ezezaguna da. Agate Deuna izatez, Sizilian hil zuten pertsona bat izan zen. Historiaren arabera, Tintiliano agintariak Agaterekin ezkondu nahi zuen, oso ederra zelako. Kondairak dioenez,  Agatek ezkontzeko kristau bihurtzeko eskatu zion, berak kristautasunari uko egingo ez ziola esanez. Tintilianok orduan torturatu eta hil egin zuen, hil aurretik bularrak ere moztu zizkiolarik. Horregatik agertzen dute hainbat baselizetan titiak bandejan Agate santua, Felix Mugurutzaren arabera. Erdi Aroaz geroztik Europa osora hedatu zen historia. Eta, Euskal Herrira eskean eta kantuan ateratzeko ohitura.

Udaberriaren hasiera jaia

Felix Mugurutzak azaldu duenez, ordea, jai hauek bestelako oinarriak ere badituzte, udaberriaren hasiera ospatzen baita. "Urtaroak oso kuadrikalatuak ditugu gaur egun, baina orain hasten dira belarrak hasten. Oran arte mendia oso lokartuta egon da, orain belarrak, hostoak, kimuak, txoriak...ateratzen hasten dira". Makilarekin lurra jotzeko ohitura natura esnatzeko antzinako saiakera dela dio: "Basoak eta mendiek ematen zutenetik bizi ziren lehen, orduan une hauek oso larriak ziren. Horregatik dago otsailaren hasieran erritualez betetako gune bat: Kandelario, San Blasak, Agate Deuna... udaberriaren hasiera ospatzeko".

Historia zaharra bada ere Agate Deunaren abestia asmakizun nahiko berria da, haren iritziz. Kirikiño bertsolariak asmatu zuen. Egun, hainbat aldakirekin Euskal Herriko leku gehienetan abesten da.Baita Aiaraldean ere.

Ligatzea xede

Ahozko transmisioagatik iritsi dira gaur eguneraino halako istorioak, Mugurutzaren ustez. "Bertsoak oso ohikoak izan dira Euskal Herrian halako egunetan". Askotan ligatzearen helburuarekin egiten zen, era horretako egunak baliatzen ziren lotsagabekeriak esateko: "Lehen dena oso kontrolatuta zegoen, erromeria gutxi zeuden. Inauteriak eta Agate Deuna baserriz baserri ezkongabeei bertsoak botatzeko erabiltzen ziren. Ez lizunkeriaz, baina amua botatzeko erabiltzen zen". Eskean ateratzen ziren, ondoren bazkari edo afaria egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide