"Amurrioko 1400 leku baino gehiago bildu ditugu mapa toponimikoan"

NEREA GARAIO (Laudio, 1973) Aialur enpresarekin batera Amurrioko mapa toponimikoa osatzen aritu da azken hilabeteetan. Otsailaren 14an aurkeztuko dute Katekesi Aretoan.

Amurrioko mapa toponimikoa egin duzue. Nolako lana izan da?

NEREA GARAIO (Laudio, 1973) Aialur enpresarekin batera Amurrioko mapa toponimikoa osatzen aritu da azken hilabeteetan. Otsailaren 14an aurkeztuko dute Katekesi Aretoan.

Amurrioko mapa toponimikoa egin duzue. Nolako lana izan da?

2001eko mapa toponimikoaren berrikustea eta sakontzea da egin duguna. Oinarri kartografikakoa eguneratu dugu  mapan; eraikin, kale eta bide berriak gehitzearekin batera. 2011an egin dugu hori dena, toponimiaz dakiten herritarrenlaguntzarekin.  9 Batzar administratiboen mugak azaldu ditugu, herri bakoitzak izendapen toponimikoa zuzendu duelarik. Horregatik, fase ezberdinak izan ditu proiektuak. Zendutako Federico de Barrenengoa eta Jose Antonio Gonzalez de Salazarrek ere egin dituzte ekarpenak. Behin-betiko toponimia osatzeko batzordera bertaratu ziren.

Bigarren fasea mapa egitearena izan zen, toponimoak tipologiekin bereizi eta digitalizatzearena. Mapa argia eta erabilgarria izateko ezagutzen diren toki guztiak ezin izan ditugu sartu. Maketa behin eginda, Euskaltzaindiako Onomastika Batzordera igaro da, Mikel Gorrotxategi eta Felix Mugurutzak berrikus zezaten. Horretaz gain, kontraportada grafikoago bat egin da, Amurrioko herri eta nukleoaren ifnormazioa jasotzen duena. Hor arkeologikoki arkitektoniko edo naturalki nabarmentzen diren inguruak aipatu dira. Autobus eta tren geltokiak, osasun zentroak, kiroldegia, iturriak... besteak beste.

Lortutako emaitzarekin gustora zaudete?

Bai. Mapak bi zati ditu, batean toponimia jasotzen da eta bestean herritar zein bisitarientzako informazio praktikoa. Amurrioko 1400 leku baino gehiago bildu ditugu, 900 toponimotik gora. Ia 100 auzo daude Amurrrion, 200 baserri, 73 mendi eta 88 ibai edo erreka.

Herri baten toponimia zergatik da garrantzitsu?

Batetik, ahozko transmisioak elementu kulturalak galtzeko arriskua dakarrelako. Egin duguna bezalako lanek izendapenak jaso, kontrastatu, zuzendu eta hobetzeko balio dute, ezagutza hedatu eta biziraupena bermatuz. Bestetik, era honetako egitasmoek kokapena eta izendapenaren inguruko informazio asko gordetzen dute: bailara, baserri, auzo... Mapa toponimikoengatike z balitz ez genituzke ezagutuko eta ez genuke bertara nola iritsi jakingo.

Nondik datorkizu toponimiarekiko zaletasuna?

Nire lanak Aiara eskualdeko geografia ikertu eta proiektuak garatzera narama. Horregatik, oso garrantzitsua zait inguruko toponimoa ezagutzea. Mapa honek, beste hainbat baliabidek bezala kontrastatutako informazio egiaztagarri bat eskuratzeko aukera ematen dit.

 Otsailaren 14an aurkeztuko duzue egindako lana. Zer esango zenioke bertaratzeko zalantzan dagoenari?

Herri kulturan interesa duen orori eskualdeko tradizioa ezagutzeko aukera ez galtzeko esangto nioke. Lurraldearen ezagutza handitzeko era egokia da gertuko eta ezezaguna den errealitatearen berri jakitea. Aurkezpenera bertaratzeko ateak zabalik dituzue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide