Kider enpresaren negozio zifra %45 jaitsi da 2008 eta 2012 artean. Haatik, enpresako zuzendaritzak egungo egitura ez dela bideragarria azaldu du ohar bidez. Motzean, ERE bidez 147 langile kaleratzeko asmoa iragarri du. Herrialde bat baino gehiagotan duenez lantegia Kider enpresak ordea, ezin da jakin Aiaraldean zenbat behargin kanporatuko dituzten. Dena dela, zuzendaritzak langileekin akordioa sinatzeko prestutasuna agertu du: "Zuzendaritzak beregain hartzen du langileen ordezkaritzarekin bajak gutxitzeko bere eskutan dagoen ahalegin guztia egiteko". Aiaraldean bi lantegi ditu zabalik Kiderrek: Amurrion eta Murgan. Barakaldon (Bizkaia), Peraltan eta Punen (India) ere fabrika bana du.
Enpresak azaldu duenez egoera hobetzeko merkatu berriak bilatzen ibili dira Latinoamerikan, Afrikan, Europa ekialdian eta Asian. Emaitza, baina, ez da esperotakoa izan. Zehaztu dutenez azken urteetan gastuaak murrizten saiatu dira, ahalik eta alternatiba gehien baliatzen. "Materialki ezinezkoa da jada lanpostuak murriztea saihestea, akreditatzaileen leihaketara jo nahi ez bada behintzat".
Dena den, enpresak martxan jarraitzearen aldeko apustua egin du, 250 langilerekin. Horiek bermatzeko kapitalaren zati bat lanpostuak mantentzera bideratuko duela aurreratu du. Bezero eta eskaera gehiago lortzeko lanean jarraituko dutela ere adierazi dute. Eta, banketxeekin epe ertainera egonkortasuna lortzeko zama ekonomikoa arintzeko negoziaketetan.
Haatik, inplikatuta dauden agente guztiekin akordio batera heltzearen garrantzia nabarmendu du Kiderrek gutxienez 250 lanpostu mantentzeko: "Eman dugun informazio guztia eta gero, ez elkartezeak ahalegin guztiak alperreko bilakatuko litzuke. Eta, 400 lanpostu eta zuzenekoak ez diren beste 429 posturen desagerpena".
Autopistako greba, bertan behera
Bestalde, AP68 bidesariaren baitan langileak egitekoak ziren greba bertan behera geratu da. Izan ere, autopista kudeatzen duen enpresarekin akordiora heldu dira CCOO eta UGT Bartzelonan. LABek Albertis enpresari lan erreforma berriak ematen dion aukerez baliatzeari ezetza eman dio: "Gure lan hitzarmena eduzkiz hustu dute, hemendik oso urrun negoziatu eta gauztuko den beste batekin ordezkatuz txontxongiloak bagina bezala". Avasak diru galerarik ez dituela-eta, baldintza duinak eta lan etorkizuna eskatu dituzte. Horregatik, aste honetan mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute: "Ez dugu beste biderik, egin beharrekoa egiteko prest gaudela erakutsi edo gure etorkizuna Madrilek ber elan erreforma honekin azaldu diguna baino beltzagoa izango da".