Sutea egon da Laudioko Tubacex enpresan. Fernando Gomez Pujana komunikazio arduradunak azaldu duenez, 08:30ak aldera piztu da sua azido sulfuriko eta nitrikoaren arteko nahasketa baten ondorioz. Erreakzioaren ondorioz ke zutabe bat sortu da eta desugertze eremua hustu egin dute. "Ez da larria izan baina protokoloagatik badaezpada ere eremua desalojatu dugu", zehaztu du. Gomezen arabera ez da aparteko kalterik izan: "Langilegoengan ez da inolako arnasketa arazorik egon". Dagoeneko, normaltasunez ari dira lanean.
Denbora gutxian, bigarrena
2012ko maiatzean -duela zazpi hilabete- arrazoi berdinengatik eztanda baten ondorioz sua piztu zen Laudioko enpresan. Ordukoan ere, ez zen zauriturik egon. Astelehenean, ordea, behargin bat hil zen lan istripuz Amurrioko Tubacex enpresan.