Gizon bat atxilotu dute Urduñan bikotekidea jotzea egotzita

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi duenez pertsona bat atxilotu zuten atzo Urduñan bikotekidea jotzea egotzita. Atzo arratsaldean atzeman zuten 70 urteko gizona, 15:00 aldera. Zehaztu dutenez, emakume bat jotzen ari zirela zioen abisua jaso zuen poliziak.

Andrearen esanetan, eztabaida baten ostean erasotu zuen gizonak. Aurpegian ubeldua zuela eta Laudioko anbulategira eraman zuten emakumea.

Protokoloa, martxan

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi duenez pertsona bat atxilotu zuten atzo Urduñan bikotekidea jotzea egotzita. Atzo arratsaldean atzeman zuten 70 urteko gizona, 15:00 aldera. Zehaztu dutenez, emakume bat jotzen ari zirela zioen abisua jaso zuen poliziak.

Andrearen esanetan, eztabaida baten ostean erasotu zuen gizonak. Aurpegian ubeldua zuela eta Laudioko anbulategira eraman zuten emakumea.

Protokoloa, martxan

Urduñako udalak herriko eragileekin batera genero indarkeria kasuetan esku hartzeko protokoloa onartu zuen iaz. Horretaz gain, herriko eragileekin batera halako kasuetan salaketa egiteko irizpideak adostu zituzten udazkenean. Haatik, bihar erasoa salatzeko kontzentrazioa egingo dute 19:30ean Foru Plazan.

Taberna batean borrokatzeagatik beste atxiloketa bat

Bestalde, atzo gauean borroka batean gizon bat eta poliziak erasotzeagatik beste pertsona bat atxilotu zuten. Gertaera hiriko taberna batean izan zen, 22:00ak aldera. Herrizaingo Sailaren arabera polizia bertaratu zenerako anbulantzia gizonezko bat artatzen ari zen, sudurrean jasotako kolpeek eragindako kalteen ondorioz. Ertzaintzak erasotzailea identifikatzeari ekin zionean biktima iraindu eta berriz ere jotzen saiatu zela jakinarazi du. Polizia ere iraindu eta kolpatzen saiatu zen. Haatik, atxilotuta eraman zuten 46 urtetako gizonezkoa.

Zehaztu dutenez, atxiliotuak burukada batez zauritu zuen eria. Eta, tabernan aurkitzen zen beste bezero bati ere oldartu zitzaion.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide