"Ilargiaren arabera ospatzen da txinatar kulturan urte berriaren etorrera"

DONG CHUNLIAN (1969) Laudion bizi den txinatarra da. Modu antzekoan baina data ezberdinetan ospatzen du urte berri eguna. Txinatarrentzat aurten sugearen urtea izango da.

Nola bizi duzue urte berri eguna?

Zuek bezala, berdin. Ilargiaren arabera ospatzen da txinatar kulturan urte berriaren etorrera. Aurten urtarrilaren 10ean edo 12an izango da, hamar urte daramatzadanez hemen bizitzen momentu honetan ez dakit zehatz mehatz eguna. Txina eta hemengo egutegia ez da berdina.

Zer eta nola ospatuko duzue?

DONG CHUNLIAN (1969) Laudion bizi den txinatarra da. Modu antzekoan baina data ezberdinetan ospatzen du urte berri eguna.

Nola bizi duzue urte berri eguna?

Zuek bezala, berdin. Ilargiaren arabera ospatzen da txinatar kulturan urte berriaren etorrera. Aurten urtarrilaren 10ean edo 12an izango da, hamar urte daramatzadanez hemen bizitzen momentu honetan ez dakit zehatz mehatz eguna. Txina eta hemengo egutegia ez da berdina.

Zer eta nola ospatuko duzue?

Ospakizuna hemengoaren antzekoa da: familia eta lagunekin elkartzen gara afaltzeko, bazkaltzeko... Hori bai, hemen baino jostailu askoz gehiago izaten dira!

Urtea hasieratik 15 egunera, ilargi betea dagoenean, familia guztiak elkartu egiten dira berriz, bazkari eta festa egiten da.

Urte bakoitzak animali batek markatzen du, ez?

Bai, txinatar egutegiak 12 animalia ditu: zaldia, dragoia, arratoia, oilarra, tigrea, untxia... Horregatik, urtero animali baten urtea dela esaten dugu. Urtez urte txandakatu egiten dira animalia protagonistak.  Aurten, sugea izango da. Guretzako esanahi berezia dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide