Urtea amaitzeko asko dira mendira igotzeko ohitura duten aiaraldearrak. Orozko inguruan, esaterako, Gorbeiara joateko ohitura handia dago. Amurrion, aldiz, Tologorrira hurbiltzekoa. Mendiko Lagunak taldeak "urteari amaiera on bat emateko", Tologorrira hurbiltzeko gonbidapena luzatu du. Astelehenean 9etan jarri dute zita Amurrio Antzokiaren parean mendira abiatzeko. 9:30ean Lendoñotik aterata, 11:00etan espero dute zapaltzea tontorra. Bertan, argazki herrikoia egiteko asmoa iragarri dute. Eta, ondoren, txintxortada.
Amurrioko patin taldeak, ordea, Gorbeiako gurutzera gerturatzeko irteera antolatu du. Bestalde, Urduñako Txarlazo mendi taldeak Txarlazoko tontorrean elkartzeko deia egin du. Okondotik, aldiz, Ganekogortara joango dira hainbat herritar.