Laudioko EAJk iazko udalbatzetan onartutako proiektuak ez garatzea leporatu dio gobernu taldeari. Besteak beste, Apalotako 26 etxebizitza sozialak kudeatzeko Jarraipen Batzordea ez dela eratu azaldu dute. Batzorde hori Laudioko udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak hartutako konpromisoak betetzen zitutztela ikuskatzeko eta sor litezkeen gatazkei konponbidea emateko proposatu zen, Mikel Lasa bozeramaile jeltzaleak zehaztu duenez.
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren harira, udalerriko ondare higiezinen balioa berrikusteko lan taldea ez osatzea ere kritikatu dute. "Laudio Udalak konpromisoa hartu du lantalde bat eratzeko Herriko Etxe barruan,Laudioko udalak konpromezua hartu zuen herriko etxe barruan talde bat osatzeko talde politiko guztietako ordezkari, arloka adituak diren udal teknikariekin eta espazio publikoaren erabilera erregulatzearen inguruan euren gogoetekin erraztu edo ekarpenak egin ditzaketenekin (ostalaritza eta merkataritza, irisgarritasunaren alde lan egiten duten elkarteak,…). Bilduren gobernu taldeak ez du ezer egin hornen inguruan", salatu dute. Gogoeta horietatik abiatuta aztertuko da, beharrezkoa balitz, Terraza eta Beilatokien Ordenantzan aldatze edo moldaketaren bat egitea.
Gogorarazi dutenez, etxe kaleratzeen aurrean protokolo bat ezartzeko asmoa onartu zen apirilaren 23ko udalbatzan. Informazioa, aholkularitza, bitartekaritza eta elkarlana bultzatzeko helburuz banketxe zein Stop kaleratzeak bezalako erakunde publiko zein pribatuekin. "Harrera eta aholkularitza eskaintzeko plan bat prestatzea jarri zen helburutzat, eta ez dute ezer egin", nabarmendu du Lasak.
Errepideen egoeraren eta asfaltatzearen inguruan ere ez dela aurrerapausurik eman diote jeltzaleek. Horregatik, gertakariak aztertu eta udalak pairatzen duen erabateko paralisi eta politika ekintza falta berretsi dute.