44 urteko pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak Arakaldon 30 hegazti exotiko lapurtzea egotzita. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez elizako hainbat objetu ere eramaten saiatu da.
Ertzaintzak azaldu duenez, abenduaren hasieran Arakaldon izandako lapurreten berri jaso eta ikertzen hasi zen. Ostutako hegaztiak Arrankudiaga-Zolloko baserri bateko kortan aurkitu dituzte. Baserriko jabeak lapurretan izan duen inplikazioa aitortu du. Hegaztien balioa 2000 eurokoa da merkatuan. Miaketan, ordea, Arakaldoko elizakoak izan daitezkeen hainbat objetu atzeman dituzte.
Zehazki, lau branta, zortzi faisai, urre koloreko zortzi usapal, ahate mandarin bat, "molludo" espezieko sei usapal, Java motako hamar eta Ginea arrazako lau oilo eta lojoforo bat dira ostu dituztenak.
Dagoeneko Arakaldoko baserrira itzuli dituzte. Elizakoak diren objetuak, aldiz, zutargiak eta gurutzeak dira, besteak beste.