Lipmesa enpresako langileek mobilizazioak deitu dituzte lanpostuen defentsan. Izan ere, Zuzendaritza Batzordeak lantegia leihaketara atera du, Lipmesaren irtenbide posible bakarra dela iritzita. Egoera salatzeko langileek kontzentrazioak egingo dituzte asteartero eta ostegunero 12:00etatik 13:00etara.
Egun, enpresak 140 lagun biltzen ditu. Abendura bitarte ERE bat medio mantendu dute postua. Sindikatuek adierazi dutenez, ordea, hilabete honetan iraungiko da: "Zuzendaritzak dio urtarrila amaierararte bakarrik luza dezakeela EREa".
Hori dela-eta, ESK, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak zuzendaritzakoekin eta langileekin elkartu dira.Momentuz, astean birritan kontzentrazioak iragarri dituzte. Gaur eguerdian egin dute aurrenekoa; eta langile ugari elkartu dira.