"Siroka taldean jotzeko esan zidatenean beldurrez baina pozik eman nuen baiezkoa"

IÑIGO PAGAZAURTUNDUA (Laudio, 1990) Siroka taldeko kitarrajolea da. Txikitatik izan du musikaren lotura. Duela gutxi, Londresen egon da Siroka taldekoekin kontzertua ematen.

Siroka musika taldean hasi zara, nolatan?

Sirokan irailean hasi nintzen jotzen. Izargi taldea uztea erabaki nuen. Telefonoz deitu nindutenean hiru egun eman nituen pentsatzen, baina azkenean hortxe nago!

Nolakoa da talde berri batera egokitzeko prozesua?

IÑIGO PAGAZAURTUNDUA (Laudio, 1990) Siroka taldeko baxujolea da. Txikitatik izan du musikaren lotura. Duela gutxi, Londresen egon da Siroka taldekoekin kontzertua ematen.

Siroka musika taldean hasi zara, nolatan?

Sirokan irailean hasi nintzen jotzen. Izargi taldea uztea erabaki nuen. Telefonoz deitu nindutenean hiru egun eman nituen pentsatzen, baina azkenean hortxe nago!

Nolakoa da talde berri batera egokitzeko prozesua?

Sirokakoak aurretik ezagunak nituen. Gorka bateriajoleak telefonoz deitu ninduenean ohea azpian sartu nintzen, ez nuen espero. Beldur pixka batekin baina poztu egin nintzen eta baiezkoa eman nuen. Momentuz bi kontzertu bakarrik eman ditut.

Noiz eta nola hasi zinen musika munduan?

Sei urterekin tritikitxa jotzen hasi nintzen. Gero beste instrumentu batzuk ikasi ditut: txalaparta, alboka... Kitarra jotzen nire kabuz hasi nintzen. Denborarekin nik bakarrik ezingo nuela ikasi ohartu nintzen, eta Eriz Perezekin hasi nintzen klaseetan. Lehen Fi ta Fik musika eskolan irakasle aritzen nintzen, baina orain nire ikasketa propioekin nahikoa dut.

Duela gutxi Euskal Herriko talde nagusiekin batera Londresen kontzertua eskaini duzue. Nolako esperientzia izan da?

Hegazkin bat hartzea kontzertu bat emateko arraroa izan  da niretzat. Londres izateko jende asko egon zen, baina horrek Hernani zirudien aretoan zegoen jende gehiena Euskal Herrikoa baizen. Ez dugu Londres askorik bisitatu, Bristol eta justu-justu. Aireportutik hostalera, taxiak eta autobusak bakarrik ezagutu ditugu.

Londreseko jaialdia iragartzeko kanta eta bideoklipa ere grabatu duzue...

Bi egun eman genituen bideoklipa grabatzen. Governorseko Juan, Laineko Leire, 121 Krewko Endika, Zea Mayseko Aiora... oso esperientzia polita izan da. Ni berria naizenez mundu honetan ez dakit askorik.

Aurrera begira baduzue proiekturik eskuartean?

Diska berria prestatzen ari gara, urtarrilean hasiko gara grabatzen. Hortika urrera promozio kontzertuak egingo ditugu herriz herri, ez gehiegi baina batzuk bai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide