ERIZ PEREZ (Urduña, 19XX) musikaria da. Versen, Trikizio, Hutsa... talde ugaritan hartzen du parte. Ostiralean Balmasedako Klaret antzokian aurkeztuko du Hutsaren bigarren diska.
Ostiralean Hutsaren bigarren diska aurkeztuko duzue Balmasedan, zerez beteta dago?
Huts uneak betetzeko doinuz. Horregatik du "Huts unea" izena diskak. Doinu akustikoak, lasaiak, alaiak, melankolikoak, positiboak, kritikoak, magikoak... bildu ditugu bertan.
Durangoko azokan ere lana aurkeztu eta salgai jarriko duzue. Aukera hori izatea zer da artista batentzat?
Euskaraz aritzen garenontzako ezinbesteko zita da, "mapan" kokatzen zaituelako gehien bat, zeren diskak saltzearena garai hauetan oso zaila dago... Gaur egun musikari batentzako diska ez da helburua berez, taldearen aurkezpen gutuna baizik, kontzertuak egin ahal izateko. Diska honekin batera aurkezpen biratxo bat prestaten ari gara.
Aiaraldean "huts unerik" izango al da?
Momentuz lotuta ditugun datak hauek dira: Azaroak 30ean Balmasedan, 9an Durangoko Azokan eta 15ean Zumarragan. Ostiral honetan egingo dugu Balmasedako Klaret Antzokian aurkezpen kontzertu berezia, 20:30ean. Abenduak 9an Ahotsenean (Durangoko Azkokan) arratsalde partean egongo gara. Abenduak 15 Zumarragako Motz tabernan joko dugu. Abenduaren amaieran aurkezpen kontzertu bat egiteko asmoa dugu Aiaraldean, konfirmatuta dagoenean jakinaraziko dizuegu.