1062 herritarrek hartu dute parte Laudioko lehentasunak erabakitzeko prozesuan

Laudioko udalak abiatutako ekimenaren emaitzarekin pozik agertu da Natxo Urkixo alkatea (Bildu). Laudioko behar zein moldaketen lehentasunak erabakitzeko inkesta prozesu bat abiatu zuten udazkenean zehar. Nola paperez hala internetez 1062 inkesta orri bildu dituzte. Adierazi dutenez, 825 ale jaso dituzte udalerriko hainbat tokitan sakabanatutako postontzietan. 237 ekarpen, aldiz, internet bidez egin dira.

Laudioko udalak abiatutako ekimenaren emaitzarekin pozik agertu da Natxo Urkixo alkatea (Bildu). Laudioko behar zein moldaketen lehentasunak erabakitzeko inkesta prozesu bat abiatu zuten udazkenean zehar. Nola paperez hala internetez 1062 inkesta orri bildu dituzte. Adierazi dutenez, 825 ale jaso dituzte udalerriko hainbat tokitan sakabanatutako postontzietan. 237 ekarpen, aldiz, internet bidez egin dira.

Erdigunean 324 inkesta bete dira, Latiorron 222, Aretan 159, Ugarten 132, Landaluzen 107, Gardean eta Landa eremuan 39 eta Arrañon 38. Orain, emaitzak aztertu eta herritarrek erabakitako lehentasunei erantzungo diete. Natxo Urkixok azaldu duenez, abenduaren 3tik aurrera abiatuko dute auzo asanbladen bigarren zikloa. "Ekimen honen ondorioek 2013ko aurrekontuak partehartzaileago bilakatzen dituzte", adierazi du. Udalak eskertu eta zoriondu egin ditu ekimenean lagundu duten herritarrak, alderdi politikoak, udaleko langile teknikoak, auzo batzarretako jarraipen batzordea, goxotxu denda, Lamuza parkeko kultur etxea, udal liburutegia ,HAZi, Tokiko Garapen Agentzia, Gardeako gizarte zentroa, Arantzar liburudenda, Aretako kultur etxea eta Santa Anako zentro soziokulturala. "Laudio guztion artean eraikitzen lagundu dutelako".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide