Naturayalak adierazi duenez hasi dira hegaztien bidaiak lurralde epelagoen bila. Ehiztariak irrikaz itxaroten dituzten uso saldoez gain, kurrillo, pirripio, txonta, karnaba, txirta eta arabar zozoen presentzia handia da egunotan.
Batzuk, urruneko lurraldetarako bidean egingo dute geldialdia eskualdean. Beste batzuk, aldiz, bertan geratuko dira, urte osoan zehar Aiaraldea bizitoki duten hegaztiekin elkartuz.
Naturayalak adierazi duenez hasi dira hegaztien bidaiak lurralde epelagoen bila. Ehiztariak irrikaz itxaroten dituzten uso saldoez gain, kurrillo, pirripio, txonta, karnaba, txirta eta arabar zozoen presentzia handia da egunotan.
Batzuk, urruneko lurraldetarako bidean egingo dute geldialdia eskualdean. Beste batzuk, aldiz, bertan geratuko dira, urte osoan zehar Aiaraldea bizitoki duten hegaztiekin elkartuz. Naturayalakoen aburuz nabarmentzekoa da gau eta egun ikus daitezkeen txantxangorri kopurua. Baita mirotz zuriaren hegaldia ere. Miru gorriak ere etzaleku edo "logela" komunitarioetan elkartzen hasi direla adierazi dute. Era berean, zapelatz kopurua areagotu egin da, iparraldeko aleen etorrera medio.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.