Santiago Abascalek zuzentzen duen Denaes fundazioak espainiar bandera eskegi du Gorbeiako gurutzean

Santiago Abascal zuzendari duen Denaes fundazioak espainiar bandera jarri du Gorbeiako gurutzean. Webgunean azaldu dutenez, duela bi aste egin zuten ekimenak  abenduaren 6an Madrilen egingo den manifestaziora jendea bideratzea du helburu. Mobilizazioa "Todos somos España" lemapean egingo da, Madrileko Kristobal Kolon plazatik abiatuta.

Santiago Abascal zuzendari duen Denaes fundazioak espainiar bandera jarri du Gorbeiako gurutzean. Webgunean azaldu dutenez, duela bi aste egin zuten ekimenak  abenduaren 6an Madrilen egingo den manifestaziora jendea bideratzea du helburu. Mobilizazioa "Todos somos España" lemapean egingo da, Madrileko Kristobal Kolon plazatik abiatuta.

Santiago Abascal Laudioko PPko zinegotzi oihak eta parlamentari izandakoak Espainiar konstituzioaren egunean egingo duten manifestazioa jai giroan gauzatuko dela esan du.  Gaineratu duenez, mugimendu banatzaileek sortutako tentsio eta zalantza klimarekin haustea da bilatuko dutena, espainiarren arteko elkartasuna, adostasuna eta batasuna defendatuz.

PPko zuzendaritzari kritika

Bestalde, La Gaceta egunkariari egindako adierazpenetan Euskal Herriko PPko zuzendaritzak egindako kanpaina kritikatu du. Besteak beste, krisi ekonomikoak legebiltzarreko hauteskundeetan izandako eragina ukatu du, alderdi popularrak Euskal Herrian erabilitako diskurtsoa eginez emaitzen erantzule. "Araban agintzetik laugarren indar izatera pasatu gara", dio.

PPko zuzendaritzari "kapital historikoa" porrotera bidaltzea leporatu dio, "PP pop-ak alderdiak Euskal Herrian zuen prestigioa eta Espainian zuen nortasun isladarik handiena galtzea". Yo acuso izeneko artikuluan, alderdi popularreko zuzendaritza egin du PPren erabateko porrotaren erantzule, bataila horren galerak Espainiaren amaiera ekar lezakeela ohartaraziz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide