Aiarako Kuadrilak Euskararen Asteburua antolatu du. Hiru egunetan zehar Aiarako herri ezberdinetan ekintza mordoa egongo dira. Gaur, esaterako, Luiaondoko gizarte etxean "O+Hatz" proiektuko kideek perkusio saio didaktikoa eskainiko dute. Tartean, Iñaki Plaza aiaraldearrak. Azaldu dutenez, Euskal Herriko eta munduko musika tresnak izango dituzte hizpide.
Igandean, aldiz, egun osoko egitaraua prestatu dute. Arespalditzan, besteak beste, Ainhoa Comas amurrioarra eta Unai Iturriaga Durangarra (Bizkaia) ariko dira bertsotan Herri Bazkarian. Arratsaldean, ordea, Llantenoko eskolan "Nor da panpina?" ikuskizuna egongo da.