GORKA URKIJO (Laudio, XXXX) Laudioko Perretxikozaleen Elkarteko kidea da. Mikologia astearen baitan, perretxikoak prestatzeko errezeta liburua aurkeztekoa da Laudion.
Liburua aurkeztu duzue, nola sortu zen argitalpena gauzatzeko asmoa eta ideia?
1992ean mikologia astea antolatzeko aukera ikusi genuen. Geroztik, urtero egiten dugun ekimena da. Urte askotan perretxikoak erabiliz sukaldariek egindako errezeta idatziak pilatu ditugu. Bosgarren ediziotik aurrera, sukaldarien jakiei argazkiak ateratzen hasi ginen, errezetak pilatzen... liburua osatu dugun arte. Gaur aurkeztuko dugu.
Perretxikozaleen elkarteak ibilbide oso luzea egin du, nola laburtuko zenuke?
1980an sortu zen, mikologia sustatu eta mundu hau erakusteko asmoz. Geroztik, perretxikozaleen elkarte ezberdinekin aritu gara elkarlanean, erakusketetan parte hartuz eta mikologia astea antolatuz. 1986an, landare, fosil eta mineralak gehitu genizkion elkarteari, Laudioko natur zientzien tailerra gehituz. Urte hauetan egindako laetik XXX. aste mikologikoarekin batera egin genuen topaketa berezia nabarmenduko nuke, micolist izeneko interneteko zerrenda batetik tiraka hamargarren mikotopaketa egin baigenuen Laudion. Espainiar estatuko 100 mikologo etorri ziren.
Zerk egiten du perretxikoen mundua erakargarri?
Batez ere, sukaltzeak. Jende askorentzat perretxikoen mundua bitan zatituta dago: jangarriak eta jangaitzak, baina hori baino askoz gehiago da.