Laura Mintegi: "EAJ, PSE eta PPk ez bezala guk pertsonak lehenesten ditugu, ez kapitala"

"Hunkituta". Hala hasi zuen atzo, haren hitzetan,  EhBilduko ekitaldia Laura Mintegi lehendakarigaiak. Aldai plaza jendez lepo zela, politika egiteko bi modu izan zituen hizpide: kapitalaren edo herritarren intereserako lan egitea: "Enplegua sortu behar dugu, dagoena banatuz eta berria sortuz". Lana sortzeaz gain, jubilazio adina gutxitzea eta errelebo kontratuak egitea proposatu zuen:"inor ez dadila kalera joan ez langabezian egon. Arazoa ez da dirurik ez dagoela, txarto banatua dagoela baizik. Murrizketak egin behar dira, baina azpiegitura eta pribilejioetan".

"Hunkituta". Hala hasi zuen atzo, haren hitzetan,  EhBilduko ekitaldia Laura Mintegi lehendakarigaiak. Aldai plaza jendez lepo zela, politika egiteko bi modu izan zituen hizpide: kapitalaren edo herritarren intereserako lan egitea: "Enplegua sortu behar dugu, dagoena banatuz eta berria sortuz". Lana sortzeko jubilazio adina gutxitzea, errelebo kontratuak egitea proposatu zuen:"inor ez dadila kalera joan ez langabezian egon. Arazoa ez da dirurik ez dagoela, txarto banatua dagoela baizik. Murrizketak egin behar dira, baina azpiegitura eta pribilejioetan". Diru horrekin ezkerreko politika garatu behar da Mintegiren aburuz, "politika soziala".

Politika eredu desberdina

Ekonomia egiteko bi eredu aipatu zituen lehendakarigaiak: EAJ, PSE zein PPrena; eta EhBIldurena. "Guk pertsona hartzen dugu ardatz, eta ez botere espekulatiboa. Inondik inora ez ditugu onartuko Madriletik datozen murrizketa antisozialak, pertsonak lehenesten ditugulako; ez kapitala". Amiantoaz ere aritu zen; "Sestaon aurrekoan amiantodun pantanotik etxeetara ura bidaltzen ari dira. Hori da haien modeloa, kapitala, irabaziak, dena pribatizatzea...eta pertsonak erabili eta botatzea".

Pribatizazioa ere kritikatu zuen: "hezkuntza, osasun zerbitzua, garraioa.. pribatizatzeari ekin diote. Etxea dirua dutenek soilik eskura lezakete, sosik ez dutenak etxeetatik botatzen dituzte. Jende guztiarentzako zerbitzuak eskaini behar dira, dirua izan edo ez, Euskal Herrian dauden bitartean euskaldunak dira". Etxebizitzaren alorrean, familia bakoitzaren irabazien %15 gaindituko ez duen alokairu soziala proposatu zuen, eta ikasleek unibertsitatera joan ahal izateko diru laguntzak areagotzea. Egoeraren aurrean sektore publiko indartsua osatzearen beharra azaldu zuen: "Bestela dena pribatizatuko dute. Progreziodun fiskalitatea behar da hemen, diru gehiago duenak gehiago ordaindu behar du, eta gutxiago duenak gutxiago. Hori da EhBilduren eredua".

Aiaraldeko ikasle abertzaleek zehaztu zituzten hezkuntzaren murrizketek ekar litzazketen ondorioak. Ikasleen grebaren harira, Bilbon izandako karga polizialak salatu zituen: "Herria babestuko duen polizia behar du, horregatik hitz egiten dugu Hiritar Askatasunaz, ez Barne Sailaz. Guk ikusten dugun ertzaintzak herriaren zerbitzura egon behar du, ez ertzaintza probokatzaile edo zapaltzailea. Poliziak askatasun indibidual eta kolektiboak babestu behar ditu, ez ikasleen eskubideak suntsitu. Ikasleek eskubidea dute hezkuntza sistema askea, bekak...eskatzeko. Inongo poliziak ez luke hori debekatu behar, inondik inora".Herrerera de la Manchan preso dagoen Pablo Gorostiaga aretarrari elkartasunezko txalo zaparrada bat bidaliz bukatu zuen hitzaldia.

Azoka eguna izaki, atzo, alderdi politiko nagusi gehienak atera ziren kalera. EAJk, propaganda eta txistorra banatu zituen plazan. PPk, goiza azokan zehar herritarrekin egon eta programa banatzeko baliatu zuen. Eta, egungo lehendakari den Patxi Lopezek (PSE) Laudioko udal lanbide heziketa eskola eta Amurrioko Tubos Reunidos enpresa aukeratu zituen adierazpenak egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide