Udalbatzak atzera bota du etxebizitzak ordenantzan mantentzeko Berlojatzen elkarteak egindako eskaera

Ibaiaren ondoan eraikitako etxebizitzak izanagatik, 350 etxe botatzeko arriskuan daude Laudion. Izan ere, uholdeen kontrako neurriak medio, eraikinetan bizitzea arriskutsuegia dela dio URAk, Arabako Diputazioak eta udalak.  Horien artean daude Aretako etxe larrosa , Fleming doktorea kaleko pisuak edo Jose Arrue kaleko 38 etxebizitza. Guztira, 1000 lagun baino gehiago dira kaltetuak, biztanleen %8-10. Udalak, leku horietan bizi diren familia oro Goikoplazan egingo diren pisuetan berlojatzeko asmoa du.

Ibaiaren ondoan eraikitako etxebizitzak izanagatik, 350 etxe botatzeko arriskuan daude Laudion. Izan ere, uholdeen kontrako neurriak medio, eraikinetan bizitzea arriskutsuegia dela dio URAk, Arabako Diputazioak eta udalak.  Horien artean daude Aretako etxe larrosa , Fleming doktorea kaleko pisuak edo Jose Arrue kaleko 38 etxebizitza. Guztira, 1000 lagun baino gehiago dira kaltetuak, biztanleen %8-10. Udalak, leku horietan bizi diren familia oro Goikoplazan egingo diren pisuetan berlojatzeko asmoa du.

URAren agentziak egin duen azken azterketan irizpideak aldatu eta etxebizitza horiek zutik gera daitezkeela dio. Haatik, Berlojatzen elkartea osatzen duten auzokideek etxebizitza horiek ordenantzan uzteko eskatu diote udalari. Alvaro Barrios Berlojatzeneko kidearen arabera, URAk blokeak bota arte 20-30 urte pasa litezke: "Bienbitartean pisuak udalarenak bilakatzen dira, zergatik ezin dira ados jarri udala eta diputazioa alokairuan jartzeko? Eraikinen %80 erabiliko balira, 400-500 euroko alokairua jarrita udalak 10.000 euro irabaziko lituzke". Euriteen ondorioz arazoak baleude, udalak aurrekontuetan 40.000 euro ditu horrelako arazoei aurre egiteko, azaldu du. "Arrisku bat hartzea dela badakigu, baina arriskua hor dago eta kaltetuak hemen gaude", gaineratu zuen astelehenean egindako udalbatzan.

Abstentzioa eta kontrako bozka nagusi

Berlojatzenek egindako proposamenak ez du aurrera egin: PPk eta EAJk abstentzioa bozkatu zuten; PSE eta Bilduk kontra. Omniako zinegotziak, kaltetuetako bat izaki, mozioaren eztabaidatik kanpo geratzea erabaki zuen, "arazo etiko eta moralak saihesteko". Ondorioz, Omniaren hitza abstentzio gisa kontabilizatu zen.

Alderdi politiko guztiek udalbatzara  gerturatutako bizilagunei elkartasuna, esker ona eta ulerkortasuna adierazi arren, eskaerak ekonomikoki duen bideragarritasun eza aipatu zuten. Koldo Zabala gobernu taldeko kidearen esanetan, ezinezkoa da udalak 4 miloi euroko prestamoa eskatzea etxebizitza horiek eraikitzeko udalak sortutako edozein erremanente zor hori kentzera bideratu beharra suposatuko lukeelako, "udala blokeatuko luke ezingo genukeelako herrian bestelako edozein obra egin". Dena den, San Juaneko errekaren kasuan Zumalakarregitik Nerbioi ibairaino obra egitearen alde daudela esan zuen.

PSEren iritziz, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak ere helduko beharko lioke arazoari. EAJren arabera, arazo juridikoa baino teknikoa du elkarteak planteatutako soluzioak: "Udal teknikariek ez dute egungo etxebizitzak erabiltzea bideragarri ikusten". Haatik, berlojatzeen egunerokoa eta pautak URA agentziak markatzen dituela-eta, Goikoplazako proiektua urgenteki bideratu eta URArekin akordioa egiteko eskatu dio EAJk Bilduri. PPren, ustez teknikariekin, udal taldearekin eta auzokideekin lasai eta sakon aztertu beharreko gauza da; "zenbakiei buelta asko eman behar zaie, ezin delako Laudio horrela hipotekatu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide