"Mihian kili-kili, euskaraz ibili" lemapean Aresketa ikastolak antolatuko du Araba euskaraz jaia, laugarrenez

Ekainaren 16an izango da Amurrion aurtengo Araba Euskaraz jaia. Aresketa Ikastolak antolatuko du ikastolen aldeko 33. festa. Gasteizen egindako aurkezpenean azaldu dutenez, "Mihian kili-kili, euskaraz ibili" lema izango du aurtengo edizioak. Leloaren bidez, euskararen ezagutza baino erabileraren garrantzia azpimarratu nahi dute, Aitor Garate eta Onintze Gerra Aresketa ikastolako zuzendari zein lehendakariaren esanetan. "Euskararen erabilerak konpromisoaz gain, poza sortarazi behar du gugan. Hori da Aresketa Ikastolatik egungo egoerari egin nahi diogun ekarpena".

Ekainaren 16an izango da Amurrion aurtengo Araba Euskaraz jaia. Aresketa Ikastolak antolatuko du ikastolen aldeko 33. festa. Gasteizen egindako aurkezpenean azaldu dutenez, "Mihian kili-kili, euskaraz ibili" lema izango du aurtengo edizioak. Leloaren bidez, euskararen ezagutza baino erabileraren garrantzia azpimarratu nahi dute, Aitor Garate eta Onintze Gerra Aresketa ikastolako zuzendari zein lehendakariaren esanetan. "Euskararen erabilerak konpromisoaz gain, poza sortarazi behar du gugan. Hori da Aresketa Ikastolatik egungo egoerari egin nahi diogun ekarpena".

Logoan mota desberdineko izartxoak erabili dituzte euskarak sortzen duen kili-kili eta poztasuna adierazteko: "Asteriskoek, nolabait, umeek ahoan pika-pika izeneko horiek sartzerakoan sentitzen duten bizitasun eta freskotasun hori islatu nahi dute, hori baita guk gure ikastetxean, kalean, egunerokotasunean euskara erabiltzen dugunean sentitzen duguna". Araba euskarazen baitan egingo dituzten ekitaldien berri emateko webgunea ere aurkeztu dute: www.arabaeuskaraz.net.

Gela gehiagoren beharra

Araba euskarazetik ateratako dirua gela berriak eraikitzeko erabiliko dute: "Gaur egun gure ikastatexea guztiz masifikatua dago". Izan ere, Haur Hezkuntzako udaletxeak utzitako beste eraikin batean zegoen, baina elurrak sortutako arazo baten ondorioz Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten duten eraikinera ekarri behar izan zuten, "horrek suposatzen duen masifikazio eta antolakuntza arazoekin". Haatik, Haur Hezkuntza guztia beste nonbaiten kokatzea dute erronka: "Gutxienez bi gela berri sortu nahi ditugu aurreko Araba Euskarazeko edizioan atera genuen diruarekin eraikitako estalpearen gainean. Erantzuna edozein izanda ere, garbi dago diru dezente beharko dugula aurrera eraman ahal izateko".

Aresketa Ikastolako ordezkariek adierazi dutenez, dagoeneko hasiak dira materiala saltzen. "Amurrioko jaietarako diseinatutako kamiseta berdeak oso harrera ona izan zuen herrikideen partetik". Kamiseta berriak ere kalean dira.

35 urtetan, 24 ikasletik 528ra

Aresketa Ikastolak 35 urte bete ditu. Onintze Gerra lehendakariak gogora ekarri duenez 24 umerekin eta Mendiko lagunak elkarteak utzitako pisu batean hasi ziren. Egun, 528 ikasle dituzte, 2 eta 16 urte bitartekoak. Ikasle gehienak Amurriokoak badira ere, Urduña, Aiara, Artziniega... inguruko herrietako haur eta gazteak hezitzen ditu ikastetxeak.

Ikastolen elkartearekin batera, laugarrenez antolatuko du jaia Aresketa ikastolak. 1986an ,1996an eta 2005ean ospatu ziren aurreko edizioak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide