Ikasle Abertzaleakek deituta ehundaka ikaslek egin dute eskualdean greba gaur. Eguerdian, Amurrion elkartu dira Aiaraldeko gazteak, eta hainbat ekimen egin dituzte. Besteak beste, Espainiar gobernuak ezarri nahi dituen murrizketak direla-eta, PPko egoitzaren aurrean miseriara kondenatzen dituztela salatu dute. Bestalde, 50lagunek Lanbideko bulegoa okupatu dute. Herriko plazan egindako kontzentrazioan irailaren 26ko greba orokorrean parte hartzeko deia luzatu dute.
[video:http://www.youtube.com/watch?v=JiDeuRcX8TI&feature=youtu.be]