Merkataritza teknikariaren lanpostuaren desagerpena salatu du APILLek

Laudioko udalak merkataritza sustatzeko teknikariaren kontratua ez berritzea atzerapausotzat jo du APILL dendari elkarteak. Izan ere, orain arte jorratutako ildoetako bat instituzioak sentsibilizatu eta  herriko enpresariak babesteko egitura sortzea zen. Haatik, 2007tik merkatarien elkarteak proposatutako ekimenak aurrera eramateko teknikari bat izan dute udalean. Prentsa oharrean azaldu dutenez, besteak beste, formakuntza, merkatarien dinamizazioa eta aholkularitza zerbitzuak bermatzen zituen teknikariak.

APILLen arabera, sektoreari dagokion politika garatzeko ezinbestekoa da merkataritzan, ostalaritzan zein bestelako eremuetan aditua den teknikari bat izatea instituzioetan. "Herri askotako udaletan lehentasunezko ildo estrategikotzat dute merkataritza, ez dutelako jendeak lo egiteko erabiltzen duen herri bizigabe bat nahi. Laudio eskualdeko herririk handiena izaki, zailtasun garaietan merkatari, ostalari eta gainontzeko zerbitzuak babestearen aldeko apustu garbiagoa egin beharko luke".

Gaineratu dutenez, herriko merkataritza jasangarritasunaren sinonimoa da, "garraioa erabiltzea saihesten duelako. Gainera Laudioko udalarentzako errentagarria da, azken 13 urteetan 1.5 miloi euro baino gehiagoko laguntza jaso duelako Eusko Jaurlaritzaren bitartez herri merkataritzaren garapenerako".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide