Ikastetxe publiko guztietan konponketak egin dituzte

Aretako Fabian Legorburu, Latiorro, Lamuzan eta Udal Lanbide Heziketa eskoletan obra ugari egin ditu udalak. Lanak gauzatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso dute, %60 finantziatu baititu moldaketak.

Aretako Fabian Legorburu, Latiorro, Lamuzan eta Udal Lanbide Heziketa eskoletan obra ugari egin ditu udalak. Lanak gauzatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso dute, %60 finantziatu baititu moldaketak.

Fabian Legorburun, esaterako, bi zutabe berritu dituzte uztailean, porlana herdoiltzen hasia zegoelako. Koldo Zabala zinegotziaren arabera, 3.234 euroko gastua suposatu du udalarentzat: "Espero genuena baino %9 gehiago ordaindu behar izan dugu, erortzeak zutabe osoari eragiten ziolako. Horregatik, zutabeak loditu behar izan dituzte". Gaineratu duenez, 2012ko lehen seihilekoan Haur Hezkuntzako eraikineko teilatua ere konpondu dute. Auzo asanbladetan Haur Hezkuntzako sarbidea hobetzeko eskatu dute bizilagunek, eskailera mordoa egonagatik umeen gurdiekin bertaratzeko egokia ez delakoan. Haatik, oraindik konponketa asko daudela egiteko erantsi du Zabalak.

Lamuzan, aldiz, geletako katedrak kendu dituzte; antzina irakasleak ikasleak baino altuago kokatzeko "oholtza". Zabalaren ustez, irisgarritasuna oztopatzen du mailakatzeak, eta halako egiturak mantentzeari ez dio funtziorik ikusten: "Ikasleek erortzearen ondorioz istripuak izan dituzte tarteka" . Hormak margotu eta baldosak pulitzea falta den arren, aste honetan bukatuko dituzte ikastetxeko zuzendaritza eta kontseiliuak eskatutako lanak, 6.400 euroko balioa izango duelarik. Azaroan, ordea, patioa inguratzen duen hesia aldatzera doaz.

Bestalde, Latiorroko ikastetxeko edifizioetako kanalak aldatu dituzte. Baita bi tximinia ere: "Ikasgeletatik tximiniak igarotzen ziren, eta horrek geletan hezetasuna agertzea ekarri du". Dagoeneko obrak bukatuta daude, eta 7.945euroko kostea suposatu dute. Horretaz gain, bi urtekoan ikasgeletan umeentzako komun gehiago ezarri dituzte. Urritik aurrera, aldiz, ikastetxearen atzeko aldeko jolasgunea ixteko lanei ekingo diete; inguruan dauden baratzekin eta animaliekin ez nahasteko. 21.380 euroko inbertsioa, hain zuzen ere.

Dirulaguntza gabeko obrak

Alabaina, badira dirulaguntzairk jaso gabe gauzatutako obrak ere. Udal Lanbide Heziketa Eskola da horietako bat; itokinak saihesteko terrazan moldaketak egin baitituzte. "Lurreko baldosak kendu ditugu, masa bat jarri eta iragazgaituko duen sistema berri bat jarriz. 38.050 euro bideratu dira honetara". Aretako Fabian Legorburuko leihoei, bestalde, tratamendu termikoa egin diete, itsasten diren lamina batzuk ezarriz. Konponketetan 5.300 euro inbertitu dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide