Ibone Sanchez Garmendiak (Laudio, 1989) bigarren postua eskuratu du Guadalajarako (Espainia) Binakako triatloian. Urola Plazaola taldean aritzen den laudioarrak Patricia de la Llave izan du taldekide. Larunbatean jokatu zen txapelketa, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, inoizko parte hartzerik handiena izan du aurtengo edizioak; 297 lagun elkartu dira.
Kirolarien erronka 1.9 kilometro igerian egitea, 80km bizikletan eta 20km korrika izan zen. Gurutze Frades eta Helena Herrerok lortu zuten hirugarren postua, bigarrenekiko minutu bateko alde estuarekin.
Sanchezen sasoia agerian geratzen ari da uda honetan: nola uztailean ospatutako Barakaldoko eta Euskadiko triatloi txapelketa, hala Plentziako akuatloia irabazi zituen. Donostia zein Iruñeako triatloietan, aldiz, bigarren egin du.