Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko manifestazioa egon zen atzo Laudion. 300 pertsona inguruk eskatu zuten, besteak beste, Pablo Gorostiaga, Patxo eta Isidro Murga, Alaitz Aramendi, Manu Gonzalez, Aitor Kortazar eta Julen Fernandezen askatasuna. Ibilbidean zehar, Iosu Uribetxebarria eta gaixorik dauden gainontzeko hamalau preso larriei elkartasuna adierazteko ekimenak egon ziren. Horien artean dago Jose Angel Biguri aiararra; minbizia du eta Martutenen (Donostia) dago gatibu.
Ekitaldian, amnistiaren beharra eta Espainia zeinFrantziako espetxeetan dauden laudioarren egoera izan zuten hizpide. Nabarmendu zutenez, Iosu Uribetxebarriaren egoera salatzeko gose greban egon dira eta kilo asko galdu dituzte.