Gaurtik abuztuaren 26ra festetan murgilduko da Laudio. Aurten ere bi txandetan banatu dituzte herriko jaiak: abuztuaren 15etik 17ra eta 22tik 26ra. Atzo irakurri zuen pregoia Santa Luzia abesbatzak, eta 12:00etan jaurtiko dute txupina. Jaiak Koordinakundeak, Txosna Batzordeak eta udalak egitarau oparoa antolatu dute.
Goizean goiztetik aire libreko pintura lehiaketa egongo da herrian zehar. Alberto Acero plazan, aldiz, parrandarako indarrak hartu asmoz, herri gosaria antolatu du Baldarrak kuadrilak. Jaiak Koordinakundearen ekimenez, kuadrilen arteko pankarta lehiaketa ere izango da. Egunean zehar, ski taula, Euskal Herriko emakumezkoen futbol kopako finala, umeentzako antzerkia, Kun-kun batukada, jokoak... egongo dira. Musikazaleek, ordea, diskodantza, Green valley eta Honat taldeak entzuteko aukera edukiko dute.