Iraia Aspuruk (Amurrio, 1989) irabazi du Amurrioko jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa. Aurtengoa, txapelketara aurkeztu den hirugarren aldia da, horregatik, uste du, kartel lehiaketa bat lehen aldian irabaztea zaila dela. Kartelak eta sariak, zapore gozoa utzi dio. Orain, jaiak dastatzea baino ez da falta.
Zertan oinarritu zara Amurrioko jaietako kartela egiterakoan?
Amurrioko jaietan (jeje). Amurrioko jaietako iazko programak hartu nituen (bai udaletxeako eta baita txosnagunekoa ere) eta urtero errepikatzen diren eta tipiko bihurtu diren gauza guztiak batu nituen zerrenda batean, eta horrela denak biltzen saiatu nintzen. Gero behin zirriborroa nuela dena Udaletxearen irudian sartzea erabaki nuen, bertan hasten eta amaitzen baitira jaiak. Ondoren kartelaren formatu normala apurtzea egokia izango zela ikusi nuen eta horregatik pareta batean itsastearena.
Zer da Amurrioko kartel lehiaketan garaile izana zuretzat?
Ba eztakit, ohore bat agian? Polita izango dela badakit, nire lana leku askotan ikusi ahal izango baitut, eta egin dudan lana eta ikasi dudana baloratzen dela ikusi baitut.
Zenbat ordu eta zirriborro sartu dituzu azken emaitza lortu arte?
Puff! Eztakit! Kartelaren oinarriak atera zirenean hasi nintzen lanean, baina aurretik ere pentsatzen ibili nintzen, banekielako aurten ere aurkeztuko nintzela. Eta bukatu ba entregatu behar zen egunaren besperan, justo justo! Inprimatzera bidali behar nuelako.
Jaien iragarpen txartel txapelketa irabaztea zorte kontua da?
kartel bat ezin da irabazi lehenengo aldian (bueno zorte handiarekin bai), baina ikasiz joan behar da apurka apurka zer duen gustoko publikoak, ze azken finean herri guztietako gustoak ez dira berdinak.
Irudi ezberdin eta koloretsuz bete duzu Udaletxea. Aurtengo jaiek zein irudi uztea gustatuko litzaizuke?
Ba hori da, koloretsua eta batez ere alaia! Kolorea kuadrila guztiek ematen diete, eta alaitasuna… emango diegu denon artean!