"Estetika aldetik emakumeak baino gehiago zaintzen diren gizon asko daude"

MARIASUN PAGAZAURTUNDUAK (Arrankudiaga-Zollo) 30 urte baino gehiago daramatza estetikako langile gisa. Solariuma hezurretako mina arintzeko sortu zela dio. Eta, emakumeak baino gehiago zaitnzen diren gizon asko daudela.


Azken 30 urteetan zertan aldatu da estetika?

Depilatzeko erak, masajeak emateko, aparatuak... aldatu egin dira. Baita jendearen eskaera ere; orain gauza gehiago eskatzen dituzte eta gehiagozaintzen dira, tratamendu osoagoak eskatzen dituzte.

 

Zuretzako zer da estetika?

MARIASUN PAGAZAURTUNDUAK 30(Arrankudiaga-Zollo) 30 urte baino gehiago daramatza estetikako langile gisa. Solariuma hezurretako mina arintzeko sortu zela dio. Eta, emakumeak baino gehiago zaitnzen diren gizon asko daudela.


Azken 30 urteetan zertan aldatu da estetika?

Depilatzeko erak, masajeak emateko, aparatuak... aldatu egin dira. Baita jendearen eskaera ere; orain gauza gehiago eskatzen dituzte eta gehiagozaintzen dira, tratamendu osoagoak eskatzen dituzte.

 

Zuretzako zer da estetika?

Gorputza zaindu eta zahartzaroaren prebentziorako era bat. Nire ustez, metodo naturalen alde egin beharko litzateke, artifizialak izan gabe: bottoxa...  Kaleko kutsadurak gorputzean eragin ez dezan beti dator ondo babestea. Eguzkitan jartzen garen lehen aldian babesteko zenbaki altudun krema bota behar da. Gehienak, irailetik ekainera eguzki gutxi hartzen dugu, beraz, azala sentsible egoten da, oso ahul. Horregatik, jende askok beltzaran jarri aurretik azala lantzeko tratamenduak egiten ditu. Solariumak hezurretako minerako sortu ziren. Horregatik, ume jaioberriak horixka daudenean solariumean sartzen dituzte.

Sexuak estetika kontsumoan eraginik al du?

Denetariko jendea dago. Gizonezkoen artean, batez ere txirrindulariak izan ditut. Pubertaroan garuak dituzten gazteak ere hurbildu ohi dira hona. Edo, amak. Adinari dagokionez, tarte batetik aurrera emakumea nagusitzen da. Hori bai, estetika aldetik emakumeak baino askoz gehiago zaintzen diren gizonezkoak daudela argi dut.

Zein aholku emango zenioke azala osasuntsu izan nahiko lukeenari?

Zaintzeko eta eguzkiaz ez abusatzeko. Etengabe abisatzen gaituzte eguzkia hartzeak dituen ondorioetaz eta ez dugu kasurik egiten inguruko norbaiti minbizia egokitu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide