aiaraldea.eus

Irrien Lagunak Elkartasun Taldea aurkeztuko dute gaur Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Irrien Lagunak Taldea aurkeztuko dute gaur Donibane Aretoan. Ekitaldia 19:00etan izango da. Euskal Herriko elkarte ezberdinei elkartasuna adierazteko ekimena da "Irrien Lagunak Taldea".

Era honetan nahi dute maitasuna, eskuzabaltasuna eta elkartasuna bezalako baloreak jendartean zabaltzea. Horretarako, bolondresen sare bat osatzea da asmoa; aktore, musikari, kirolari etabarrak bidluko dituena. Sare horretako kideek ekitaldietan parte hartzeko borondatea da izan behar dutena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa