Haatik, Arabako biltzar nagusietan eta hainbat udaletan Arabako txakolinaren jatorrizko izendapenaren alde mozioak aurkeztuko ditu PSEk. Izan ere, Arantxa Quiroga Eusko jaurlaritzako bozeramaileak Euskaditik kanpo ekoiztutako ardo txuria Txakolin gisa aitortuko duela esan du.Txaro Sarasuaren arabera ezinbestekoa da Arabako txakolinaren alde instituzioek konpromisoak hartzea. Hori dela eta, asteleheneko udalbatzarako mozioa prest dute.
EAEtik kanpo ekoiztutako ardo txuriari txakolina deitzea iruzurtzat jo du Kristina Gonzalez biltzarkide sozialistak. PSEren arabera, Quirogak egindako adierazpenak jatorrizko izendapena duten produktuetan instituzioek adostutako jarrera kolokan jartzen du: "Apirilaren 19an Arabako Biltzar Nagusietan onartutako 7/2010 mozioan txakolinaren izendapena babesteko konpromiso instituzional eta politikoa hartu zuen erakundeak". Haatik, Arabako txakolinaren ikuspuntu historiko, kulturala eta turistikoa bultzatuko duten kanpaina bultzatzeko eskatu dio PSEk Arabako Foru Aldundiari. Udaletxeetan aurkeztuko duten mozioa Eusko Jaurlaritzari, Arabako Txakolinaren ordezkaritzari eta Espainiako Nekazaritza Ministeriora igorriko diotela jakinarazi du Txaro Sarasuak.