Aiarako Kuadrilako ordezkarien dietekin izandako tira-bira salatu du PSEk

Aiarako kuadrilako udalbatzan aurrekontuak eta partaideen dietak onartu dituzte.  Besteak beste, batzorde informatiboetara eta Aiarako kuadrilako bilerara azaltzen den juntero bakoitzak 60 euro kobratuko ditu hemendik aurrera. Batzorde informatiboetan parte hartzeagatik, aldiz, lehendakariak 120 euro eskuratuko ditu. Proposamen honen alde agertu dira alderdi politiko gehienak. Bildu izan da salbuespena, abstentzioa bozkatu baitu.

Aiarako kuadrilako udalbatzan aurrekontuak eta partaideen dietak onartu dituzte.  Besteak beste, batzorde informatiboetara eta Aiarako kuadrilako bilerara azaltzen den juntero bakoitzak 60 euro kobratuko ditu hemendik aurrera. Batzorde informatiboetan parte hartzeagatik, aldiz, lehendakariak 120 euro eskuratuko ditu. Proposamen honen alde agertu dira alderdi politiko gehienak. Bildu izan da salbuespena, abstentzioa bozkatu baitu.

Tirabira, ordea, Gobernu Taldeko eta Aiarako lehendakariak saio bakoitzagatik gainontzekoen bikoitza -240 euro- kobratzeko EAJk egindako proposamenetik sortu da. Desplazamenduak dieten barnean leudeke.

Onartutako aurrekontuen arabera Aiarako Kuadrila kudeatzeara 36.000 euro bideratuko dira Txaro Sarasua PSEko ordezkariak ekintza bera bi tarifetan ordaintzea arazotzat ikusi du: “Diru guzti horretatik 2.470 euro lehendakariaren dietak lirateke, 9.733 euro presidenea izateagatik jasotako soldata, eta 3.407 euro haren gizarte segurantza”.

Sarasuaren aburuz, lehendakariaren soldata aurrekontutik kanpo egon beharko litzateke: “Udalbatza horretan alderdi sozialistako bi zinegotzik hitza eskatu genuen, baina Mikel Lasak ukatu egin zigun. Horregatik, gure gauzak hartu eta alde egin genuen Robertok -Amurrioko PSEko zinegotziak- eta nik”.

Sarasuak argitu duenez, Aiarako Kuadrilako udalbatzetan zinegotziek alde eginez gero ez da bozkarik kontabilizatzen. Haatik, “zentzugabetzat” jo du Mikel Lasak PSEkoen bozka abstentzio gisa katalogatzea, “jende guztia izan zen guk alde egin genuenaren eta itzuli ez ginaren lekuko. Aktan hori mantenduko balitz inpugnatu egingo dugu”.


2012ko aurrekontuak

Era berean, 2012 urterako aurrekontuak onartu dira. Ogasun eta finantzan, esaterako, 2.078,858,45 euro inbertituko dira. Orain, herritarrei egitasmoa aurkeztu beharko diete; eta iradokizunik ezean Arabako Buletin Ofizialean argitaratzea izango litzateke hurrengo pasua. Hortik Arabako Diputaziora igorriko da diru eskaera, kasu bakoitzari dagokion administraziotik jarraipena emateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide