Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Adminsitrazio sailburuak Amurrioko epaitegiaren afera eta beste hainbat kontu argituko ditu bihar Laudion. Hitzaldia 18:30ean izango da, Latiorro auzoan kokatuta dagoen PSEren egoitzan. Aurreratu dutenez Amurrioko epaitegia, Laudioko udalak EAEri zuzendutako idazkietan Eusko Jaurlaritzarekin sina lezakeen akordio proposamena eta etxeen kaleratzeak izango ditu mintzagai.
Laudioko PSEk ezinbesteko zerbitzutzat jo du Amurrioko epaitegiaren funtzionamendua. Haatik, ez desagertzeko behar beste ekintza egingo dituztela ohartarazi dute: sinadura bilketak, hitzaldiak... Bestalde, eskualdeko udalek adostu eta sinatutako proposamena Espainiar Kongresu eta Senatura bidaliko dutela iragarri dute.