Botere Judizialaren Batzorde Orokorrak egindako berrantolaketaren ondorioz, Amurrioko epaitegiak atea itxi ditzake.
Laudioko EAJk salatu duenez, erabakiak aurrera egingo balu aiaraldearrek Gasteizeko epaitegian egin beharko lituzkete tramitazio guztiak. Hori dela eta, udalbatzan mozio bat aurkeztuko dute jeltzaleek, “botere Judizialaren Batzorde Orokorrari zein Justizia Ministeritzari desadostasuna azaltzeko”.
Halaber, nola Aiarako Kuadrilari hala eskualdeko udalei dei egin diete aiaraldearrentzat onurak ekarriko dituen sistema judizialaren alde akordioak bila ditzaten.