Igande honetan topaketa berezi baten lekuko bilakatuko da Amurrio. Izan ere, Antzinako bizikleten hirugarren topaketak beteko du herriko palza. Antzinako Bizikleta Klasikoen Elkarteak antolatu du ekimena, eta Euskal Herritik zein Espainiatik jende asko gerturatzea espero dute. Txirringazaleak bizikletak erakusgai jartzeko 10:00etan elkartuko dira Juan Urrutia plazan. 11:00etan, bi museo ikustera joango dira; Likore museoa eta bizikletarena. 13:00etan, aldiz, herriko kaleetatik herrialde ezberdinetako txirrindula klasikoak paseatzeari ekingo diote.
Antolatzaileen arabera, antzinako bizikletak promozionatzea, errekuperatzea eta mantentzea dute helburu. Horretarako, elkarte bat sortu zuten 2009an. Gaur egun, internet bidez komunikatzen dira: "www.cicloclasica.com webgunean herrialde ezberdinetako 1200 zale inguru gaude harremanetan".