Mugikortzeko ezintasun larriak dituztenentzat bonotaxi egitasmoa abiatu du udalak. Desplazamendu arazoak dituzten pertsonei begira pentsatua dago; eta bonoen bidez taxi zerbitzua eskaintzean datza. Horretarako, ordea, lau baldintza betetzea ezinbestekoa da: Laudion erroldatuta egotea, 12 urtetik 65 urte bitarteko adina izatea, gutxienez %33ko minusbaliotasuna izatea eta garraio publikoa erabiltzeko zailtasun larriak izatea.
24 erabiltzaile
Jakinarazi dutenez, egun, egitasmo honek 24 erabiltzaile ditu. Haatik, laguntza horien inguruan interesa duen orori udaleko Ongizateko bulegoetara jotzeko eskatu diote. Bonotaxi egitasmoak 19.096 euroko kostua izango du urteko. Proiektua garatu dadin Arabako Foru Aldundiko Ongizate Sailak 12.731 euroko laguntza luzatu du. Udalak, aldiz, 6.365 euroko jarri ditu.