Aurrekontuen onarpena boikoteatu eta atzeratzea leporatu dio ADIEk Bildu eta EAJri

2012ko aurrekontuen onarpena kolokan dago Orozkon. Izan ere, aurrekontuak onartzeko desadostasuna da nagusi ADIE, EAJ eta Bilduren artean. Josu San Pedro alkatearen hitzetan, “blokeo egoera” Bildu eta EAJ alderdien jokaerari zor zaio. “Bi alderdi horien jarrera arduragabekeria handia da, ezin ditugulako gastuak aurten aurreikusita dauden diru sarreren beherakadara egokitu”.

2012ko aurrekontuen onarpena kolokan dago Orozkon. Izan ere, aurrekontuak onartzeko desadostasuna da nagusi ADIE, EAJ eta Bilduren artean. Josu San Pedro alkatearen hitzetan, “blokeo egoera” Bildu eta EAJ alderdien jokaerari zor zaio. “Bi alderdi horien jarrera arduragabekeria handia da, ezin ditugulako gastuak aurten aurreikusita dauden diru sarreren beherakadara egokitu”.

Udal aurrekontuen onarpena "luzapen egoeran" egotea inbertsioak egiteko oztopotzat jo du: “Onartu ezik ezin diegu ikastetxearen eraikina, Haur eskola, HAPO, eta legez kanpoko zabortegiei heldu”. Izan ere, herritarrek basobideetan zaborra pilatzearen joera nabarmen igo da Orozkon.

Alkateak azaldu duenez aurrekontuen zirriborroa abenduan helarazi zieten EAJ eta Bilduri: “Oraindik ezin ditugu onartu Zubiaur Eraikuntzak elkartearen aurrekontua bateratu behar delako”. Zehaztu duenez, Hegalden 110 etxebizitza eraikitzeko proiektuaren auditoria eskatu zuen enpresa horrek.  Zubiaur Eraikuntzakeko lehendakaria Adiekoa da. Haatik, EAJ zein Bilduren aurkako iritziak prozesuan eragina izan duela adierazi du San Pedrok: “Zubiaur Eraikuntzakeko administrazio aholkulariak abendutik darama aurrekontuekin lanean, eta orain arte alderdi batek ere ez du oztoporik jarri”. Oharraren arabera, Orozkon ez dago 2012an etxebizitzak eraikitzea bideragarri egiten duen erosleen izen poltsarik. Urtea igaro ahala etxebizitzen eskaera haziko balitz, aurrekontuak moldatzea posible dela gogorarazi du San Pedrok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide