"Itsasoari beldurra izan behar zaio, ezin dugu bere kontra egin"

JONE LANDALUZE (Laudio, 1990) Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Gradua egiten ari da.

Lehorreko neska batek itsasoa hautatzea lanerako ez da ohikoa. Nondik datorkizu ur handiekiko zaletasuna?

Familiatik datorkit dudarik gabe. Laudiokoak izanda ere nire aita gazte-gaztetatik arrantzalea izan da eta osaba Kapitaina izatera heldu zen.

 Jendeak zer esaten dizu?


Jendeak zuk egindako galdera berbera hori egiten dit. Gero, Kostaldekoak diren klaseko kide batzuek ere berdina galdetu didate.

JONE LANDALUZE (Laudio, 1990) Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko Gradua egiten ari da.

Lehorreko neska batek itsasoa hautatzea lanerako ez da ohikoa. Nondik datorkizu ur handiekiko zaletasuna?

Familiatik datorkit dudarik gabe. Laudiokoak izanda ere nire aita gazte-gaztetatik arrantzalea izan da eta osaba Kapitaina izatera heldu zen.

 Jendeak zer esaten dizu?


Jendeak zuk egindako galdera berbera hori egiten dit. Gero, Kostaldekoak diren klaseko kide batzuek ere berdina galdetu didate.


Itsasoari beldurra izan behar zaio?


Bai, noski! Amalurra errespetatu behar dugu beti, ezin dugu bere kontra egin. Oso garrantzitsua da hori argi izatea eta itsasoa haserre badago kasu egitea. Esaera bat dago "itsasoan oilar oro oilobustia da".


Itsasoan gaizki ala ondo, nola pasatzen da gehiago?
Nik, pertsonalki hasieran oso txarto pasatu dut batez ere zorabioengatik. Honi aurre egiteko prest egon behar zara. Nahiz eta bidai baten denbora erdia gaizki egon, beste erdiak pena merezi du niretzat gutxienez.

Uztaileko egun haizetsu eta euritsu batean, eguraldi txarragatik, Santiagoko bidaia itsasotik egiten geundelarik Santanderren 4 egun geldirik egon behar izan ginen. Bidaiari ekin genion arratsalde partetik. Beste hiru kiderekin gaueko 00:00etatik 04tarako guardia egiten nenbilen. Esnatu eta zaintza egitera igo bezain laister zorabiatzen hasi nintzen, nahiz eta bi biodramina hartu. Olatuak handiak eta maiztasun handiarekin zeuden, horregatik arnesekin loturik egon behar ginen denbora osoan zehar uretara ez jausteko. Lau orduak botata pasa nituen botaka burua bordatik kanpo nuelarik olatuak aurpegian jotzn…bufff lau ordutan zehar…Guardia amaitu zen baina abentura ez. Proaldean (aurreko aldea) dagoen kamarotean egiten nuen lo…bertan ontzia asko mugitzen da eta litera bateko goikaldean egin nuen “lo”. Gorputza 10 zentimetro inguruan altxatzen zitzaidan ohetik olatu bakoitzean… Gau hartan, Nahiz eta oso txarto pasa, bidaia errepikatuko nuke dudarik gabe! Hotza, beroa, hezetasuna eta belauntzi batean pasa behar direnak pasatzeko prest nago!! Honek indartsuago egiten zaitu eta etorkizunerako esperientzia da.

Unai Basurkorekin ere ibilia zara. Zelako esperientzia izan da?

"Pakea Bizkaia"-k aurten egingo duen espedizioa egitea amets bat egi bihurtzea izango litzateke niretzat. Berarekin eguneko irteerak besterik ez ditut egin momentuz. Munduari bakarrik buelta emandako gizon honekin nabegatzea niretzat ikaragarria da, kriston aukera da ikasteko.

Itsasoaren maitale gisa, zein da zure ametsa?

Batetik, orain aipatutakoa epe laburrerako ametsa da. Bestetik, nire belauntzi propioa izatea mundutik aske ibiltzeko eta merkatal ontzietan kapitaina izatera heltzea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide