Artziniegako Berbalagunek egindako "Puntatik puntara, Artziniega euskaraz" lanak bideokopla lehiaketa irabaz lezake. Hamazazpi talde ari dira lehian, eta facebooken zein AEKko Berbalagunen blogean bozka gehien lortzen duen bideoak irabaziko du. AEK eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatu dute txapelketa.
Puntatik puntara, bertsotan
"Artziniegako herriko arlo ezberdinetan euskaraz mintzo garela, edo behintzat ahaleginetan gaudela, aldarrikatu nahi genuen 8 kopla hauen bitartez", azaldu dute. Horretarako, herriko kolektibo ezberdinengana jo dute: Ganzorrotz Mendizale taldea, Bizindar sokatira taldea, txirrindulariak, Museo entnografikoko neskak, Berbalagunak, gurasoak,... Bertsoak, aldiz, Unai Mendibilekin egindako ikastaroan egin dituzte.