APILL merkatari elkarteak merkealdietako zortzigarren azoka antolatu du asteburu honetan. Modako jantziak, oinetakoak, barruko arroak, bitxiak, betaurrekoak… Era guztietako produktuak bilduko dituzte Laudio BHI institutuan.
Orotara 21 postu izango dira, eta herriko 17 dendak hartuko dute parte. Azoka gauzatzeko udalaren laguntza jaso du Apillek. Feriak larunbatean 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Igande goizean ere ateak irekita izango ditu gerturatu nahi duen orok. Izan ere, 10:30etatik 15:00ak arte erosketak egiteko aukera izango da. Eguraldi ona balego, umeentzako jolasak egingo dituzte institutuko patinan.
Antolatzaileen arabera, bertaratzen direnen artean azokako postuetan xahutzeko 50 eurotako saria zozketatuko dute. Sarrera dohan izango da.